2013-01-07

ADOPTA EZAZU ZUHAITZ BAT

Abenduan Olarizuko ingurugiro parkera joan ginen zuhaitz bat adoptatzera. Gutako bakoitzak lorontzi berezi batean zuhaitz desberdin bat landatu zuen.Mota desberdinetakoak eman zizkiguten aukeran; haritzak, elorri beltzak, zuhandorrak,...Baina zuhaitzak oraindik txikiak zirenez, bakoitzak berea etxera eraman zuen han hobeto zaintzeko. Otsailean Salburuako parkera joango gara guztiok berriro ere behar bezala bere tokian landatzera. Zer moduz zaintzen ari zarate gure zuhaitz txikitxoak??

2013-01-05

ARTE EDER MUSEOAN

Gabonak baino lehen, Arte Eder museoan egon ginen hura hobeto ezagutzeko eta artearekin gozatzeko asmoarekin. Bertan dauden margolan batzuk aztertu ondoren, taldeka bildu ginen eta margolari batzuen koadro ospetsuak osatu genituen. Amaitzeko, tailerrera igo eta geu artistak bihurtu ginen, ispilu baten laguntzaz, bakoitzak bere autoerretratua eginez. Begiratu adi-adi bideoa; benetan margolari onak zarete!!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!