Mostrando entradas con la etiqueta bideoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bideoak. Mostrar todas las entradas

2014-06-18

"Neskatila bat mutiko baten gorputzean"

Orain dela pare bat egun berri hau agertu zen Teleberrian. Vitoria-Gasteizko 4 urteko mutikotxo batek bere barnean neskatila zela sentitzen zuen. Gurasoak EMAIZE Elkartearen laguntzaz aurrera atera ahal izan dute. Hemetik gure babes guztia eta animorik beroena!

2014-05-07

Irudiak zuzenean espaziotik

NASAk martxan jarri duen azken esperimentuari esker, Lurraren zuzenezko irudiak jaso ahal ditugu Nazioarteko Espazio Estaziotik. Irudiaren gainean klikatuz gero, zuzenezko irudiak aurkezten dizkigun orrialdera eroango zaituztegu.



2014-04-15

UNIBERTSOAREN SORRERA

Hemen duzue Unibertsoaren sorrerari buruzko informazio mordoa emango digun bideoa. Ia zenbat bereganatzeko kapazak zarien... Animo!



GEHIGARRIA: Gure ikastolako 3. mailako ikaskideak orain dela bi ikasturte egin zuten aurkezpen HAU ere oso ondo dago... Bikain lagunak!

2014-03-07

Ipuin klasikoak

Aladino

   

Ali baba y los cuarenta ladrones
   

La Alfonbra magica

2014-03-06

Inauteriak 2014

     

Inauterien hasiera zela eta, ikastolan jaialdi bat ospatu egin zen. Argazkian ikusten den bezala gaia sukaldaritza izan zen eta 2. ziklo osoa fruta zein barazki ezberdinez mozorrotu ginen. Jaialdian egindako dantza baten zati txiki bat ikusteko grina baldin baduzue ikus ezazue bideoa.

2014-02-13

BIDEOAK - "Erase una vez... el cuerpo humano"

"Erase una vez... el cuerpo humano - El esqueleto"


"Erase una vez... el cuerpo humano - Los músculos"



2013-01-07

ADOPTA EZAZU ZUHAITZ BAT

Abenduan Olarizuko ingurugiro parkera joan ginen zuhaitz bat adoptatzera. Gutako bakoitzak lorontzi berezi batean zuhaitz desberdin bat landatu zuen.Mota desberdinetakoak eman zizkiguten aukeran; haritzak, elorri beltzak, zuhandorrak,...Baina zuhaitzak oraindik txikiak zirenez, bakoitzak berea etxera eraman zuen han hobeto zaintzeko. Otsailean Salburuako parkera joango gara guztiok berriro ere behar bezala bere tokian landatzera. Zer moduz zaintzen ari zarate gure zuhaitz txikitxoak??

2013-01-05

ARTE EDER MUSEOAN

Gabonak baino lehen, Arte Eder museoan egon ginen hura hobeto ezagutzeko eta artearekin gozatzeko asmoarekin. Bertan dauden margolan batzuk aztertu ondoren, taldeka bildu ginen eta margolari batzuen koadro ospetsuak osatu genituen. Amaitzeko, tailerrera igo eta geu artistak bihurtu ginen, ispilu baten laguntzaz, bakoitzak bere autoerretratua eginez. Begiratu adi-adi bideoa; benetan margolari onak zarete!!!