Mostrando entradas con la etiqueta Argazkiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Argazkiak. Mostrar todas las entradas

2014-06-27

AZKEN TXANGOA: ZUHATZA!!!

https://plus.google.com/photos/108762635835790703066/albums/6029553965368400785/6029554984736710498?pid=6029554984736710498&oid=108762635835790703066

Argazki guztiak ikusi edota deskargatu nahi badituzue, hemen gainean klikatu.

Ikasturte bikaina izan da, eta lan handia egin eta gero, azkenean merezitako oporrak heldu zaizkigu, 
ONDO PASA!!!

2014-03-06

Inauteriak 2014

     

Inauterien hasiera zela eta, ikastolan jaialdi bat ospatu egin zen. Argazkian ikusten den bezala gaia sukaldaritza izan zen eta 2. ziklo osoa fruta zein barazki ezberdinez mozorrotu ginen. Jaialdian egindako dantza baten zati txiki bat ikusteko grina baldin baduzue ikus ezazue bideoa.

2014-02-17

IZOTZ-PÌSTA

Gogoratzen zarete zeinen ondo pasatu genuen izotz-pistan?

Argazkiak deskargatu nahi izanez gero, HEMEN klikatu.

2013-01-07

ADOPTA EZAZU ZUHAITZ BAT

Abenduan Olarizuko ingurugiro parkera joan ginen zuhaitz bat adoptatzera. Gutako bakoitzak lorontzi berezi batean zuhaitz desberdin bat landatu zuen.Mota desberdinetakoak eman zizkiguten aukeran; haritzak, elorri beltzak, zuhandorrak,...Baina zuhaitzak oraindik txikiak zirenez, bakoitzak berea etxera eraman zuen han hobeto zaintzeko. Otsailean Salburuako parkera joango gara guztiok berriro ere behar bezala bere tokian landatzera. Zer moduz zaintzen ari zarate gure zuhaitz txikitxoak??

2013-01-05

ARTE EDER MUSEOAN

Gabonak baino lehen, Arte Eder museoan egon ginen hura hobeto ezagutzeko eta artearekin gozatzeko asmoarekin. Bertan dauden margolan batzuk aztertu ondoren, taldeka bildu ginen eta margolari batzuen koadro ospetsuak osatu genituen. Amaitzeko, tailerrera igo eta geu artistak bihurtu ginen, ispilu baten laguntzaz, bakoitzak bere autoerretratua eginez. Begiratu adi-adi bideoa; benetan margolari onak zarete!!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

2012-11-12

GURE TXOKO KUTTUNA

Txanelako 1.gaia: "GURE TXOKO KUTTUNA " bukatzeko, ikastolako gure txoko kuttunenen deskribapenak egingo ditugu. Horretarako, jolastokira irten ginen txoko politenak marraztera.

2012-03-08

GAILETAK

Martxoaren 5ean, gaileten ekoizpena ikasi genuen. Oso goxoak atera ziren!
El 5 de marzo aprendimos a hacer galletas. ¡Estaban super ricas!